57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

Z I Z U R

Urbanizazio proiektua behin betikoz onetsirik

Udalbatzako alkate udalburuak, 2004ko apirilaren 6ko ebazpenaren bidez, erabaki zuen behin betikoz onestea UE 2.2 exekuzio unitateko urbanizazio proiektuaren dokumentazioa. Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioek Larraian hiri lurzoru gisa sailkaturikoan dago unitate hori, eta proiektua unitateko jabeek sustatu dute.

Argitaratzen den egintzaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, edo bestela, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2004ko apirilaren 6an._Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0405549