57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARANGUREN

UO12 MB unitatearen xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Arangurengo Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen apirilaren 5ean, hasiera batean onesteko Arangurengo Udalaren Arau Subsidiarioetako UO12 MB unitatearen xehetasun azterlana, Guadalupe Rodríguez Ortigosa andreak sustatua.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Legeko 76. artikuluan xedatua betetzeko. Interesatu guztiek ikusten ahalko dute espedientea eta horri buruzko alegazioak aurkeztu, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Mutiloabeitin, 2004ko apirilaren 5ean._Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0405554