57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LOSARCOS

Hasiera batez onetsirik Los Arcosko planeamenduko arau subsidiarioetako aldaketa U.A.6.3an

Los Arcosko Udalak, 2004ko apirilaren 1ean egin bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen aho batez:

Hasiera batez onestea Los Arcosko arau subsidiarioetako U.A.6.3ari dagokion aldaketaren espedientea, Construcciones Blasco Cirauqui, S.L.k sustatua, eta jendaurrean edukitzea, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 78 eta 79. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Los Arcosen, 2004ko apirilaren 2an._Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L0405562