57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

M E N D A B I A

Golf zelaiaren plan berezia

Udalak, 2004ko martxoaren 25ean egindako osoko bilkura arruntean, besteak beste, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea Mendabiako golf zelaiaren plan berezia, Udal honek sustatu duena.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan iragarkia paratuta.

3. Hasiera batez onetsitako plana Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko gaiei buruz txostena egin dezan.

Mendabian, 2004ko apirilaren 6an._Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: L0405565