57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

G A R E S

Udalerriko herrilurren eta abelbideen mugapen kartografikoa

Azaroaren 25eko 242/2002 Foru Dekretuak abian jarri zuen lurzati berrantolamenduko prozesua Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko 1. sektorean. Orain beharrezkoa da prozesuak ukitzen dituen herrilurren mugapen kartografikoa egitea, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 52. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Udalbatzak, 2004ko otsailaren 13ko bilkuran, hau erabaki du:

1. Udalerriko herrilurren eta abelbideen mugapen kartografikoa egiteko prozeduraren hasiera onestea.

2. Behar diren iragarkiak argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean, eta, Ondasunen Erregelamenduko 40. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, interesatuei jakinaraztea espedientea udal idazkaritzan aztertzen ahal dutela hamabost egunez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta epe hori amaitu eta biharamunetik hilabeteko epean alegazioak aurkezten ahalko dituztela.

Garesen, 2004ko apirilaren 19an._Alkatea, Eva Erro Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0406075