57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

O T S A G A B I A

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Gobernu Sailaren aginduz, eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat, Udal honen osoko bilkurari dagokio norbait hautatzea udalerriko bake epaile ordezko izendatzeko.

Kargua betetzeko interesa izan eta legezko baldintzak betetzen dituztenek hamabost egun balioduneko epea izanen dute eskaera egiteko, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Inork ez badu kargua eskatzen, Udalbatzak nahi duena hautatuko du, betiere prozedurako baldintza berberei jarraikiz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan xedatutakoa betez.

Otsagabian, 2004ko apirilaren 16an._Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0406025