57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L I Z A R R A

E D I K T U A

Ezin izan da Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 99. artikuluko 2. idatz-zatian agindutako jakinarazpena egin. Eta bi aldiz saiatu ondoren, Foru Lege horren 99. artikuluko 4. idatz-zatian eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/92 Legearen 59.4 artikuluan xedatzen denari jarraikiz, ediktu hau argitara ematen da eta dei egiten zaie ondoko interesatuei, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamar eguneko epean Lizarrako Udaleko Diruzaintzaren bulegoetara ager daitezen, beraiek edo behar bezala ordezkatuta, jakinarazpena jasotzeko. Ohartarazten zaie ezen, epe hori betetzen denean agertu ez badira, egintzak jakinarazi zaizkiela ulertuko dela, ondorio guztietarako, epea bete eta biharamunetik aitzina.

HITZORDUA EMATEN ZAIEN SUBJEKTU PASIBOAK

Espedientea: 361/2001. Subjektu pasiboa: José María Santamaría de Antonio. I.F.Z, 15.782.100-Y. Helbidea: Amezketa, 14-2.a A. Donostia (Gipuzkoa). Zenbatekoa: 51,14 euro.

Espedientea: 433/2002. Subjektu pasiboa: Rene Larumbe Fuertes. I.F.Z. 16.537.801-L. Helbidea: Avenida Madrid, 135-24. 26007 Logroño (Errioxa). Zenbatekoa: 164,11 euro.

Espedientea: 072/2003. Subjektu pasiboa: María Inmaculada Gurpegui Glaria. I.F.Z. 44.616.182-T. Helbidea: Merkatal hiribidea, 29-5.a D. Barañain (Nafarroa). Zenbatekoa: 110,14 euro.

Jakinarazten den egintza: Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren likidazioa.

Likidatzen den kuotaren zenbatekoak jakinarazi ondoko 30 egun balioduneko epean ordaindu behar dira. Epe hori iraganik ordaindu gabe, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Errekurtsoak eta errekurritzeko epeak:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, Lizarrako Udalari zuzendua, hilabeteko epean, likidazio hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, likidazio hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, likidazio hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Lizarran, 2004ko martxoaren 9an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0404199