57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GETZE-IBARGOITI

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da Getzeko Kontzejuko bulegoetan ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea jendaurrean egonen dela, hamabost egunean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapeak: Getze-Ibargoiti, Zabaltza-Ibargoiti.

Getzen, 2004ko apirilaren 15ean._Barrutiaren titularra, Getze-Ibargoitiko Kontzejuko buru, Eneko Valencia.

Iragarkiaren kodea: L0406784