57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Ebazpenaren jakinarazpena

Ekonomiako, Lehendakaritzako eta Herritarren Partaidetzako zinegotzi delegatuak Udalaren jabetzari kalte egiteagatik 2003ko abuztuaren 29an eman ebazpena (9/EC) jakinarazi ahal izan ez denez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoa bete dadin.

Ikusirik Udaltzaingoaren gaztigu-orria, kalteei buruzko A/2003/119 espedientean instruitua, Panaderías Navarra, S.A.ren NA-9164-AT matrikulako ibilgailuak, Jordan Chocarro Lozanitos jaunak gidaturik eta Allianz konpainiak aseguraturik, 2003ko uztailaren 9an farola batean eta seinale batean egindako kalteei buruzkoa, honako hau ebatzi dut:

1._Kalteen ordainketa eskatzeko espedientea irekitzea, haien erantzulea zehazteko, baita zenbatekoa ere, hasiera batean 1.641,30 euro izanen baitira.

2._Interesatuei 15 egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, eransten diren agiriak ikusita, alegazioak egin eta bidezko juzgatzen dituzten agiriak eta justifikazioak aurkez ditzaten. Horretarako, idazkia aurkeztu beharko dute, dela Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean dela azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako lekuetako batean.

Orobat, jakinarazten zaio prozedura tramitatu eta ebazteko epea hiru hilabete dela, gehienez ere, ebazpen honen datatik hasita.

Epe hori iraganda ebazpenaren jakinarazpenik jaso gabe, eta jakinarazpena egitera saiatu dela espedientean behar bezala egiaztatzen ez bada, prozedura iraungiko da eta jarduerak artxibatuko, epe horretan eman daitekeen ebazpen espresuak ezartzen duena ukatu gabe.

Prozedura ebatzi eta ebazpena jakinarazteko epea eten eginen da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluak dioen gisara, akatsak zuzentzeko eta agiriak edo erabakiak hartzeko bestelako datuak ekartzeko errekerimendua egiten zaionean.

Iruñean, 2003ko urriaren 29an._Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0406011