57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

E D I K T U A

Iruñeko Udalak 2004ko martxoaren 18an hartutako erabakia (12/CU) ezin izan zaionez jakinarazi José Fermín Garralda Arizcun jaunari (NAN: 15.833.536), Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta interesatua bizi den herriko Udalaren ediktu oholean.

PLE 04-MAR-18 (12/CU).

"Gazteluko plazako lurpeko aparkalekuen erabiltzaileen behin-behineko zerrenda jendaurrean egon denean aurkeztutako alegazioak ikusirik, bai eta horiek ebazteko txosten juridikoa ere, betiere aipatutako aparkalekuan egoiliarrek gau eta egun erabiltzeko plazak adjudikatzeko prozeduraren erregelamenduko "Eskabideen hautaketa" izeneko IV. atalean ezarritakoari jarraituz, zeina 2003ko azaroaren 6an onetsi baitzuen behin betikoz osoko bilkurak, honako hau erabaki da:

1._Aurkeztutako alegazioei buruzko txostena onestea eta alegazio egileei igortzea.

2._Hautatutako adjudikazio-hartzaileen behin betiko zerrenda onestea eta jendaurrean jartzea Udaleko iragarki oholean eta kontzesiodunaren bulegoetan."

Orobat, aditzera ematen da erabaki honen jakinarazpena interesatuaren eskura dagoela Proiektu Estrategiko eta Obretako Alorreko bulegoetan (Armada etorbidea, 2, 9. solairua), eta bertan jaso ahalko duela lanegunetan, 8:00etatik 14:30etara.

Iruñean, 2004ko apirilaren 23an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0406693