57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Elizondoko A.R. 9 borondatez birzatitzeko proiektua eta hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2004ko martxoaren 26ko osoko bilkura arruntean, 16. puntuan, ondoko erabaki hau hartu zuen. Honela dio xedapen zatian:

1. Behin betiko onestea Elizondoko A.R.9 unitatea birzatitzeko proiektua, Oteiza arkitekto jaunak prestatua 2003ko urrian, hartara irekitako espedientean baitago. Proiektua El Prado de Paularena, S.A.k, Almaco Baztan, S.A.k eta Fermín Irungaray jaunak sustatu dute. Orobat, hirigintzako hitzarmena ere behin betiko onestea, Udalari dagokion lurzatia adjudikatzeko El Prado de Paularena, S.A. eta Almaco Baztan, S.A. enpresei.

2. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igorriko zaio, baita ukituei ere, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoa bete dadin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2004ko apirilaren 20an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0406539