57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORTES

Hasiera batez onetsirik Cortesko herriaren jarduera ekonomikoetarako poligonoko 1. eta 2. faseen urbanizazio proiektua, UC-19 unitatean (industrialdearen hedapena) kokatua

Udalbatza honetako alkate udalburuak ebazpen hau eman zuen 2004ko apirilaren 27an:

Lehenbizikoa._Hasiera batez onestea Cortesko herriaren jarduera ekonomikoetarako poligonoko lehenbiziko eta bigarren faseen urbanizazio proiektua, UC-19 unitatean kokatua, Navarra de Suelo Industrial, S.A. (Nasuinsa) enpresak erredaktatu eta aurkeztu duena.

Bigarrena._Jendaurrean jartzea hogei egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko eta probintziako egunkari zabalduenetako iragarkien bidez, eta, halaber, ukitutako jabeei jakinaraztea, nahi duenak aztertu eta, epe horretan, egoki iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Hirugarrena._Ebazpen hau interesatuari jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Cortesen, 2004ko apirilaren 27an._Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0406467