57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L I Z A R R A

Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko U.E. 22-B exekuzio unitatea, Karlos VII.a kaleko lurrei dagokiena, urbanizatzeko proiektua, "Urbanizaciones Izarra, S.L." enpresak sustatua. Hasierako onespena

Lizarrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2004ko apirilaren 7an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko U.E. 22-B urbanizatzeko proiektua, hain zuzen ere herri honetako Karlos VII.a kaleko lurrei dagokiena, "Urbanizaciones Izarra, S.L." enpresak aurkeztua. Espedientea, interesatuen eskura egonen baita Udaleko Hirigintza Bulegoan, jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.5 eta 76. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Lizarran, 2004ko apirilaren 22an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0406317