57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

Berriozarko Arau Subsidiarioetako E2 enklabeko 1. unitatea birzatitzeko proiektua hasiera batean onetsirik

Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarrak, aurtengo martxoaren hogeita bederatzian egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, beste batzuen artean:

"Ikusirik txosten teknikoak, eta 10/1994 Foru Legeko 168. artikuluan agindutakoari jarraituz, aho batez, hau erabaki da:

Lehena._Hasiera batez onestea E2 enklabeko 1. unitatea birzatitzeko proiektua eta espedientea jendaurrean edukitzea hogei eguneko epean. Hasierako onespena behin betiko bihurtuko da, baldin eta jendaurreko aldian inork ez badu agiriaren aurkako alegaziorik aurkezten.

Bigarren._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan bederen argitaratzea.

Hirugarren._Erabaki hau pertsonalki jakinaraztea ukitutako eskubideen jabe eta titularrei."

Erabaki honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, baina interesatuek, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107.1 artikuluan (1992ko 285. "Estatuko Aldizkari Ofiziala", azaroaren 27koa) ezarritakoari jarraikiz, haren aurkako alegazioak aurkezten ahalko dituzte eta, betiere, prozedura honi amaiera ematen dion ebazpena errekurritzen ahalko dute.

Berriozarren, 2004ko apirilaren 2an._Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0405427