57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

Berriozarko arau subsidiarioetako aldaketa puntuala, Artiberri 2 sektoreari buruzkoa

Berriozarko Udalak, 2004ko martxoaren 17an egin osoko bilkuran, besteren artean, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik Berenguer familiaren eta ezkontideen izenean Alberto Idoate Roncal jaunak aurkeztutako eskabidea, Arau Subsidiarioetako aldaketa puntual baten espedientea tramitatzeari buruzkoa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 80. artikuluan xedatuaren babesean.

Ikusirik Berriozarko arau subsidiarioetako aldaketaren gaineko dokumentazioa, Artiberri 2 sektoreari dagokiona, eta ikusirik txosten teknikoak, honako hau erabaki da:

Lehena._Hasiera batez onestea Berriozarko arau subsidiarioetako aldaketa, Artiberri 2 sektoreari dagokiona, zerbitzu teknikoek prestatu dokumentazioaren arabera.

Bigarrena._Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Orobat, iragarkia jarriko da Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren egunkarietan.

Hirugarrena._Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 70 eta 71. artikuluetan xedatuari jarraikiz, Alberto Idoate Roncal jaunari errekerimendua egitea ukitutako unitatearen jabeen ordezkaritza erakusten duen dokumentazioa ekar dezan, 10 eguneko epean; hori egiten ez badu espedientea iraungiko dela jakinaraziko zaio. Lehen ataleko hasierako onespenak badu baldintza bat: hemen xedatua betetzea, hain zuzen.

Laugarrena._Espedientea Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamenduko Departamentuari igortzea, baita Iruñerriko Mankomunitateari ere, behar diren txostenak eman ditzaten".

Aipatu epean, interesatuek bidezko alegazioak aurkez ditzakete.

Berriozarren, 2004ko apirilaren 2an._Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0405418