57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

209/2004 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Turismoko eta Turismoaren Sustapenerako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Turismo Marketing Plan Integrala diseinatzeko laguntza teknikoa kontratatzeko espedientea onesten duena.

Turismoko eta Turismoaren Sustapenerako zuzendari nagusiak 2004ko apirilaren 7an emandako Ebazpenaren birtartez, Nafarroako Turismo Marketing Plan Integrala diseinatzeko laguntza teknikoko lanak kontratatzeko lizitazio deia egin da, honako baldintza orokor hauen arabera:

_Xedea: Nafarroako Turismo Marketing Plan Integrala diseinatzeko laguntza teknikoa.

_Esleitzeko modua eta prozedura: prozedura irekia, lehiaketa irekia eta izapidaketa arrunta.

_Aurrekontua: kontratuaren gehieneko aurrekontua 320.000 euro (BEZa barne).

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2004ko ekainaren 7ko 14:30ak arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren bulegoetan (Karlos III.aren etorb., 2-behea, lruña), ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan adierazitako Nafarroako Gobernuko erregistroaren bulegoetako batean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatutako erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Eskaintza ekonomikoak irekitzeko toki-egunak: eskaintzak 2004ko ekainaren 21eko 12:00etan irekiko dira, Turismoaren Sustapenerako eta Irudi Turistikorako Zerbitzuko bulegoetan (Tomás Caballero plaza, 1, Iruña) eginen den jendaurreko ekitaldi batean.

_Klausula administratiboen eta agindu teknikoen pleguak interesatuen eskura daude Turismoaren Sustapenerako eta Irudi Turistikorako Zerbitzuan (Tomás Caballero plaza, 1, Iruña).

Iruñean, 2004ko maiatzaren 3an._Turismoko eta Turismoaren Sustapeneko zuzendari nagusia, Cristina Arcaya Sánchez.

ESKAINTZA EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena:......................, NANa: ................., helbidea: ........................... (herria, kalea, posta kodea), telefonoa: ......................................., faxa: ......................, nire izenean edo ondoko honen izenean: ..................... NAN/IFKa: ............, helbidea: ................... (herria, kalea, posta kodea), telefonoa: .................................., faxa: ....................... Nafarroako Turismo Marketing Plan Integrala diseinatzeko laguntza teknikoaren kontratua esleitzeko izapidaturiko prozeduraz jabeturik eta agindu teknikoen eta klausula administratibo partikularren pleguen berri izanik, konpromisoa hartzen du lan horiek egiteko, aipatu pleguei hertsiki lotuz, ................. euroren truke (zenbakitan) (BEZa barne)

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0406955