57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B E R R I O B E I T I

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Berriobeitiko Udaleko alkate udalburuak, José María Irisarri Ollacarizqueta jaunak, 2004ko apirilaren 14an, ondotik hitzez hitz osorik jartzen den ebazpena eman zuen:

"Ikusirik udal arkitektoak prestatutako adostasun txostena,

Ebatzi dut:

1._Hasiera batez onestea Comarca-1 industrialdeko 1. zerbitzu-lurzatiari (katastroko 435. lurzatia, Aitzoaingo 23. poligonoan, eta katastroko 848. lurzatia, Berriobeitiko 13. poligonoan) dagokion xehetasun azterlana, José Miguel Esandi jaunak sustatua, Promociones y Obras Vidaurre, S.L. enpresaren izenean, eta Juan Bastida Iñarrea jaun arkitektoak prestatua. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoarekin bat.

2._Onetsitako xehetasun azterlana jendaurrean egonen da hogei egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Horretarako iragarkia paratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien saltzen den egunkarietako batean, eta zuzenean jakinaraziko zaie Aitzoaingo eta Berriobeitiko Kontzejuetako buruei, xehetasun azterlanaren eremuko jabeei eta ukitutako gainerako interesatuei.

Partikular interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahalko dituzte jendaurreko epean."

Berriobeitin, 2004ko apirilaren 14an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0406071