57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

P U I U

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Alkatetzak 2004ko apirilaren 6an emandako 10 zenbakiko ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi da A.I.J. Asociados, S.L.k sustatutako xehetasun azterlana, Puiuko udal mugapeko 1. poligonoko 354, 355 eta 356. lurzatiei dagokiena.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluak 76. artikuluarekin bat xedatutakoa aplikatuz.

Puiun, 2004ko apirilaren 6an._Alkatea, Eduardo Guillén Gil.

Iragarkiaren kodea: L0406073