57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

L U Z A I D E

2004ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Luzaideko Udalak, 2004ko apirilaren 2ko osoko bilkura arruntean, ondokoa erabaki zuen bertaratutako guztiak ados egonik:

1._Hasiera batez onetsi da 2004ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak; hori guztia NTAFLaren 269tik 276.era bitarteko artikuluetan xedatutakoari jarrakiz. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua._Zuzeneko zergak: 52.886,21 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 3.500,00 euro.

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 20.365,94 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 98.377,31 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 242.439,27 euro.

7. kapitulua._Transferentziak eta kapital gastuak finantzatzen dituzten beste dirusarrera batzuk: 262.883,57 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 57.638,70 euro.

Dirusarrerak, guztira: 738.091,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 92.846,18 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 126.831,76 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 1.230,05 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 32.166,05 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 472.095,20 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 12.921,76 euro.

Gastuak, guztira: 738.091,00 euro.

2._Jendaurrean egonen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, interesatuek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak edo kexak aurkez ditzaten, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Aipatu epea erreklamaziorik aurkeztu gabe bukatzen bada, behin betikoz onetsiko da.

Luzaiden, 2004ko apirilaren 7an._Alkatea, Juan José Camino Camino.

Iragarkiaren kodea: L0405995