57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

IRURTZUNGO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2004ko aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Mankomunitate honetako Batzarrak, 2004ko otsailaren 25ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2004ko aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta herritar eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten Mankomunitateko bulegoetan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Irurtzunen, 2004ko martxoaren 5ean._Mankomunitateko burua, María Concepción Díez de Ulzurrun Orrio.

Iragarkiaren kodea: L0405992