57. ALDIZKARIA - 2004ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

Z A R R A K A Z T E L U

Aurrekontuak hasiera batez onetsita

Zarrakazteluko Udalak, 2004ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2004ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, bai eta Zarrakazteluko Udalaren Musika Eskolako Patronatuaren aurrekontua ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 269. artikulutik 276.era bitartekoetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten bada, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betikoz onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zarrakaztelun, 2004ko apirilaren 7an._Alkate udalburua, Jesús Mugueta Sierra.

Iragarkiaren kodea: L0405984