50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TORRES DEL RIO

E D I K T U A

Torres del Ríoko Udalak, 2004ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen, besteak beste:

"Bodegas Faustinok eskabidea aurkeztu du herri lurzati bateko 7.000 metro karratu okupatu eta bertan urmael bat egin eta uraren aprobetxamendurako bidea egiteko; hain zuzen ere Linares ibaitik urmaelera ponpaketa bidez ura eraman eta tantakako ureztaketa sistema ezarriko du. Horrek guztiak herri lurzati honen okupazioa eta erabilera dakar:

_5. pol., 38. lurz. (zati bat)

Torres del Ríoko Udalak, 2003ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen lurzati horretako 7.000 metro karraturen desafektazioa, ondotik haren erabilera lagatu eta okupatzeko, eta espedientea tramitatzeari ekin zion.

Sustatzaileak, 2004ko urtarrilaren 19an, lurzatiaren planoa aurkeztu zuen, urmaelaren kokapenarekin, eta bertan azaltzen denez, desafektatu beharreko azalera 11.357,43 metro karratukoa da. Beraz, desafektazioaren azalera handitu denez, beharrezkoa da espedienteko aldaketa onestea, eta espedientea tramitatzea hasierako onespena egin bezala.

Zinegotziek behar beste eztabaidatu baitute gaia, 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, bertaratutako guztien aldeko bozekin, (aho batez), aipatu artikuluetan eskatutako gehiengoa ordezkatzen baitute.

Erabaki da:

1. Hasiera batez onestea 5. poligonoko 38. lurzatiko 11.357,43 metro karraturen desafektazioa, ondotik haren erabilera lagatu eta okupatzeko, bertan urmael bat egin eta uraren aprobetxamendurako bidea ezarriz, hain zuzen ere Linares ibaitik urmaelera ponpaketa bidez ura eraman eta tantakako ureztaketa sistema ezarriko baita.

2. Erabileraren lagapena arautuko duen baldintzen plegua onestea.

3. Erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea, hilabeterako, iragarkia jarri ondotik Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, epe horretan alegazioak eta erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

4. Erreklamazio eta alegazioetarako epea iraganik, batere aurkeztu ez bada, espedientea Foru Komunitateko Administrazioko organo eskudunari igortzea, onets dezan."

Iragarki honen bitartez, erabaki honetako hirugarren puntuan ezarritako jendaurreko epea irekiko da, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Torres del Ríon, 2004ko martxoaren 4an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0404039