50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U N B E R R I

Irunberriko Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batean onetsita: 4. poligonoko 575. lurzatia

Irunberriko Udalak, 2004ko martxoaren 3ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, erabaki zuen hasiera batez onestea Irunberriko Udal Planeko aldaketa puntuala, 4. poligonoko 575. lurzatiari buruzkoa, Nicolas eta Fernando Ayesa Eguaras jaunek sustatua.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, herritarrek eta interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Irunberrin, 2004ko martxoaren 4an._Alkatea, Joaquín Garde San Martín.

Iragarkiaren kodea: L0404044