50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARELLANO

Birzatiketa proiektua, behin betiko onetsirik

Arellanoko Udalak, 2004ko otsailaren 16an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen AU 17 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Sustatzaileak dira José María Martínez de San Vicente Arriola, María Carmen Aguirre Laspeñas eta Arellanoko Udala.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Arellanon, 2004ko martxoaren 4an._Alkatea, Pedro Luis González Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0404503