50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

O R O N T Z E

Bake epaile ordezkoaren hautaketa

Orontzeko bake epaile ordezkoak karguari uko egin baitio, deialdi publikoa iragartzen da, kargu horretan aritzeko interesa duten guztiek eskabidea aurkez dezaten Udal honetan. Eskabidean adierazi beharko dute betetzen dituztela Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan aipatzen diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak.

Proposamenak aurkezteko epea hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan amaituko da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Orontzen, 2004ko martxoaren 4an._Alkate udalburua, Tomasa Iriarte Napal.

Iragarkiaren kodea: L0403931