50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UTERGA

Herrilurren mugaketa kartografikoa

Utergako Udaleko alkate udalburuak, aurtengo martxoaren zortzian, ebazpen hau eman zuen:

"Azaroaren 25eko 242/2002 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko 1. sektoreko lurzatien berrantolamenduaren prozesua abiarazi zen; Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 52. artikuluan xedatutakoa betez, ukituriko herrilurren mugaketa kartografikoa egin beharra dago.

Ebatzi dut:

Onestea udal mugapeko herrilurren mugaketa kartografikoaren prozeduraren hasiera.

Iragarkiak paratuko dira bai Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean bai Korporazioaren iragarki oholean, eta aipatu Ondasunen Erregelamenduko 40. artikuluan ezarritako epeetan."

Argitara ematen da eta jakinarazten ezen interesatuek espedientea aztertu ahalko dutela udal idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hamabost egunetan; horrez gain, hilabeteko epea izanen dute alegazioak aurkezteko, aurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

Utergan, 2004ko martxoaren 8an._Alkate udalburua.

Iragarkiaren kodea: L0404007