50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A N T S O A I N

E D I K T U A

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan aipatzen diren ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinarazi ezin izan direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazpen horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira:

Jabea: Rivas Portera, Senen. Matrikula: NA-0099-U. Sarrera eguna: 2003-10-24.

Jabea: Sáez Morcillo, Fernando. Matrikula: SS-8049-AJ. Sarrera eguna: 2003-09-26.

Trafikoari buruzko Legeko 71.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, eremu publikotik kendu eta altxatzeagatik ordaindu beharrekoa kitatu eta ibilgailua Udalaren biltegitik kentzen ez bada hamabost eguneko epean, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen.

Antsoainen, 2004ko martxoaren 8an._Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: L0404002