50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

UA-3 unitatearen xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Gobernu Batzordeak, 2004ko otsailaren 17an egin bilkura arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik UA-3 unitateko xehetasun azterlana, 2004ko urtarrilaren 29an aurkeztua (sarrera erregistroko zenbakia: 322), Estudio Contable BCH, S.L.k sustatua, BBBPBn aurreikusitako antolaketa birmoldatzen duena plazaren kokalekua aldatuz, hain zuzen ere iparraldera ireki beharrean, planeamenduan ezarri bezala, hegoaldera ireki dadin.

Ikusirik Udaleko arkitektoak 2004ko otsailaren 13ko txostenean adierazitakoak, Hirigintza Batzordearen egun bereko irizpena, eta baita Jarraipeneko eta kontroleko batzordearena ere, hau erabaki da:

Lehenbizi._Hasiera batez onestea UA-3 unitatearen xehetasun azterlana, Estudio Contable B.C.H., S.L.k sustatua.

Bigarren._Espedientea jendaurrean jartzea, erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturik, 20 egun baliodunean, argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egiteko aukera izan dezaten.

Hirugarren._Hasierako onespenaren erabakia prentsan argitaratzea, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietan, eta Udalaren iragarki oholean jartzea.

Laugarren._Erabaki hau jakinaraztea interesatuei, ukitutakoei, Hirigintza Alorrari eta Kontu-hartzailetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Izapide bat denez, ezin da aurkako errekurtsorik aurkeztu administrazio bidean, eta hori jakinarazten dut behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2004ko otsailaren 26an._Alkatea, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0403960