50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASCANTE

Salaketaren jakinarazpena/Ebazpen proposamena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Udaltzaingoak ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren ediktuen oholean.

Zehapenaren ordainketa:

Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuko 67. artikuluarekin bat, interesatuak % 30 merkeago ordaintzen ahalko du zehapenaren zenbatekoa, betiere espedientearen ebazpena eman aurretik pagatzen badu.

Ordaintzeko modua: zehapena irmo egin eta ondoko 15 egun balioduneko epean ordainduko da (BSL, 84.1 art.), udal diruzaintzan, Herriko Etxeko lehen solairuan baitago, 12:00etatik 14:30ak arte, astelehenetik ostiralera, edo Caixaren edozein bulegotan. Azken bi kasuetan espediente zenbakia, salaketa-orriaren zenbakia eta arau-haustearen eguna jasoko dira.

Zehapena ordaintzeak bukaera ematen dio prozedurari, salbu eta gidatzeko baimena indargabetzen bada (1398/1993 E.D., 8.2 artikulua).

Alegazioak:

Interesatuak hamabost egun baliodun ditu, jakinarazpen hau hartu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko (320/1994 Errege Dekretuko 10. art.) eta bere alde bidezkotzat jotzen dituen frogak proposatzeko. Horretarako idazki bat aurkeztu beharko du Udalaren erregistro orokorrean, izena eta bi abizenak eta espedientearen zenbakia adierazita, edo azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legeko 38. artikuluan aipatzen diren tokietan (12. "Estatuko Aldizkari Ofiziala", 1999ko urtarrilaren 14koa).

Salatuak alegazio idazkirik aurkezten ez badu, ezta froga bakar bat proposatu ere, agiri hau ebazpen proposamentzat hartuko da, zeren egotzitako erantzukizunari buruzko pronuntziamendu zehatza baitu, 320/1994 Errege Dekretuko 13.2 artikuluari buruz abuztuaren 4ko 1398/93 Errege Dekretuko 13.2 artikuluan (1993ko abuztuaren 9ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala") xedatzen denaren arabera, otsailaren 4ko 137/2000 Errege Dekretuan emandako idazketan (2000ko otsailaren 18ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala"). Adierazten da, bestalde, espedientea haren eskura dagoela Udaltzaingoaren bulegoetan (Fueros plaza, 1) 9:00etatik 13:30era, astelehenetik ostiralera.

Gidaria ibilgailuaren titularra ez den kasuetan, martxoaren 2ko 339/90 Legegintzako Errege Dekretuko 72.3 artikuluan xedatuaren babesean, ibilgailuaren titularrari eskatzen zaio, arau-haustea egin duena bera ez bada, gidaria nor den esan dezala hamabost egun balioduneko epean, salaketa jakinarazi eta biharamunetik aitzina; horretarako, idazki bat aurkeztu beharko du Udalaren erregistro orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legeko 38. artikuluan aipatzen diren tokietan (12. "Estatuko Aldizkari Ofiziala", 1999ko urtarrilaren 14koa), eta bertan adierazi, arau-hauslearen izena eta bi abizen, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta helbidea. Identifikatzeari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da arau-hauste larriagatik eta horren zehapena 300,50 eurorainokoa izan daiteke. Modu berean erantzun beharko du ibilgailuaren titularrak hark identifikatu gidariari ezin zaionean salaketa jakinarazi, titular horri egozten ahal zaizkion arrazoiengatik. 18 urte baino gutxiagoko batek egin badu arau-haustea, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuko 72. artikuluko 1. idatz-zatiko bigarren eta hirugarren lerroaldeetan xedatuari jarraikiko zaio.

Cascanteko Udala.

Cascanten, 2004ko martxoaren 3an._Alkatea.

Espedientea: 000000000144. Izen-deiturak: Jose Logroño Amador. Matrikula: NA-5333-AY. NAN/IFZ: 16001306E. Eguna: 2004/01/17. Zenbatekoa: 12,62 euro. Arau-haustea: ZUO: 11-1-.

Espedientea: 000000000151. Izen-deiturak: Rafael Jara Dabrio. Matrikula: 1805-BPB. NAN/IFZ: 29436226. Eguna: 2004/01/11. Zenbatekoa: 12,62 euro. Arau-haustea: ZUO: 11-1-.

Iragarkiaren kodea: L0403950