50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

D E I E R R I

Errezuko AA3ko urbanizazio proiektua hasiera batez onetsita

Udalbatza honetako alkate udalburuak ebazpen hau eman zuen 2004ko martxoaren 5ean:

Lehena._Hasiera batez onestea Errezuko Udal Planeko AA3ko urbanizazio proiektua, irailaren 6an ikus-onetsia eta Luis Ros Asiain arkitektoak sinatua. Sustatzailea Julia Uña Gonzalez andrea da.

Hasierako onespena baldintzapean ematen da; izan ere, urbanizazio proiektuaren eranskina aurkeztu behar da eta bertan zehaztapen hauek agertuko dira:

1. Lurzatiaren aurrealde osoa urbanizatu behar da.

2. Hiri ingurunea hobetzeko, zabalera desberdineko espaloiak egin beharko dira (bat 2 m zabal eta besteak 1 m). Horrela espaloi zabalenean zuhaitzak landatuko dira sustatzailearen kontura.

3. Galtzadarrizko zintarria jarri beharko da, herriko kale urbanizatu berrietan erabili denaren antzekoa, ibilgailuen eremua eta oinezkoena mugatuko dituena.

4. Proiektua osatu egin beharko da, erregistro putzuak, etxeetako hartuneak eta euri ura biltzeko hodiaren hustubideak gehituz. Tarteko hustubideak egin behar dira ur guztia leku berean bildu ez dadin.

Bigarrena._Jendaurrean jartzea hogei egunez, iragarkia paratuta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako egunkarietan, eta ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraztea, epe horretan nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Deierrin, 2004ko martxoaren 5ean._Alkate udalburua, Francisco Javier Ros López.

Iragarkiaren kodea: L0403904