50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZUBIETA

Hasierako onespena xehetasun azterlanari, etxabea eraikitzeko Sagartokia etxeari itsatsia

2004ko martxoaren 5ean, Zubietako Udalak egin zuen Osoko Bilkuran, erabaki hau hartu zuen aho-batez:

1._Hasiera batez onestea Julia Loyarte Mutuberria andreak sustaturiko xehetasun azterlana, etxabea eraikitzeko Sagartokia etxeari itsatsia eta honen goialdea terraza bezala aprobetxatzeko.

2._Espedientea jendaurrean jartzea hogei egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaraturiko egunkarietan paratutako iragarkien bitartez, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76, 74 eta 62. artikuluei jarraituz.

Zubietan, bi mila eta lauko martxoaren hogeitaseian._Alkatea, Jon Mikel Aragón Ibarra.

Iragarkiaren kodea: Z0405285