50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B U R L A T A

Berraztertzeko errekurtsoen ebazpenen jakinarazpena

Ikusirik derrigorrezko dirubilketaren premiamendu probidentziaren jakinarazpena dela-eta aurkeztutako alegazioak, eta ikusirik, orobat, espediente administratibo hau:

Titularra/gidaria: Iontxu, S.L. Matrikula: 4214-BCC. Esp.: 488/02. Arau-haustea: gidaria nor den ez erratea; 72.3 artikulua, 1428/92 E.D. Eguna: 03/05/02. Zenbatekoa: 240,00 euro.

Titularra/gidaria: Transportes Huarte y Fresneda, S.L. Matrikula: 5861-BNT. Esp.: 71/03. Arau-haustea: gidaria nor den ez erratea, 72.3 artikulua; 1428/92 E.D. Tokia: Burlata. Eguna: 03/01/28. Zenbatekoa: 240,00 euro.

Espediente administratiboa berrikusirik, indarra duen araudian aurreikusten diren baldintzak begiratu dira bai tramitazioari dagokionez baita Trafikoaren Probintziako Buruzagitzan agertzen den helbidean jakinarazteari dagokionez ere.

Bertzalde, aurkeztutako errekurtsoa espedientea korapilatu eta nahasteko bertze helbururik ez duten ereduko errekurtsoetakoa da; beraz, ezetsi dira aurkeztutako alegazioak.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, zehapena jarri duen organoari errekurtsoa paratzeko asmoaren berri eman ondotik; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, orobat ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, bi mila eta lauko otsailaren lehenean. Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0403799