50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L I Z A R R A

H.A.P.O.ko U.C. 4-2 unitateko lurrak (Valdelobos kalea) borondatez birzatitzeko proiektua, 2. poligonoko 46 eta 48. lurzatiei dagokiena. Behin betiko onespena

Lizarrako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2004ko otsailaren 12an egin bilkura arruntean, behin betikoz onetsi zuen H.A.P.O.ko U.C. 4-2 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, ez baitzuen onartu alegazio bakarra, Javier Hermoso de Mendoza Barbarin jaunak aurkeztua. Proiektua hiri honetako Valdelobos kaleko lursail batzuei dagokie. María Cruz Alonso Armendáriz andreak, María Puy Domínguez Alonso andreak eta Fernando Garagarza López jaunak sustatu dute.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lizarran, 2004ko martxoaren 8an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0404201