50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERTIZARANA

Narbarteko 1. poligonoko 8. lurzatiaren hirigintza aldaketa. Hasierako onespena

1. Hasiera batean onestea Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, Alfredo Iriarte Arrechea jaunak eskatu duena. Narbarteko 1. poligonoko 8. lurzatia hirilurzorua izatetiz industri erabilerakoa izatera igarotzean datza aldaketa hori. Juan Jose Echeverria arkitektoak prestatu du agiria eta Alfredo Iriarte Arrecheak sustatu.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 70.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da eta Udaleko idazkaritzan aztertu ahalko da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Bertizaranan, 2004ko otsailaren 23an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0403874