50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Hasierako onespena, 2004ko aurrekontuari eta hura betearazteko oinarriei

Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateak, 2004ko otsailaren 23ko bilkuran, 2004ko ekitaldiko aurrekontu arrunta, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa onetsi zituen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikululan xedatutakoari jarraituz, espedientea ikusgai egonen da 15 egun baliodunean Zerbitzuen Mankomunitatearen Idazkaritzan eta mankomunitatekoak diren udalen iragarki oholetan, irgarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Uharten, 2004ko martxoaren 10ean._Mankomunitateko burua, Ramón Moratinos.

Iragarkiaren kodea: L0404331