50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

65/2004 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak abenduaren 17an emandako 234/2003 Foru Aginduaren laugarren oinarria aldatzen duena.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak abenduaren 17an emandako 234/2003 Foru Aginduaren bidez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko liburutegien arduradunen barne mugikortasunerako deialdia onetsi zen (20. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2004ko otsailaren 16koa).

Deialdiaren laugarren oinarrian, bete beharreko lanpostuak ageri diren horretan, ez baita aipatzen euskara zein lanpostutan izan daitekeen merezimendu edo betebehar, bidezkoa da aipatu foru agindua aldatzea, egoera hori azalduta.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak abenduaren 17an emandako 234/2003 Foru Aginduaren laugarren oinarria aldatzea eta euskara merezimendu edo betebehar zein lanpostutan izanen den adieraztea:

LANPOST. D E S T I N O A LANALDIA EUSKARA

30719 BERAKO LIBURUTEGI PUBLIKOA OSOA MEREZIMENDUA

36780 ALTSASUKO LIBURUTEGI PUBLIKOA OSOA MEREZIMENDUA

36085 ETXARRI-ARANAZKO LIBURUTEGI PUBLIKOA OSOA MEREZIMENDUA

2. Parte hartzeko eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzea, hots, foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamar egun naturalekoa.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Foru agindu hau Idazkaritza Teknikora, Liburutegi Zerbitzura eta Kudeaketa Administratiboaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko martxoaren 30ean._Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0405219