50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TAFALLA

E D I K T U A

Udalak 2004ko otsailaren 24an egindako osoko bilkura arruntean erabaki hau hartu zen, besteak beste:

Ikusirik Udaleko kontu-hartzaileak eman duen txostena, Musika Eskolako langileen gastuak erregularizatzeko kreditu transferentziaren espedienteari buruzkoa (24/2003 espedientea).

Ikusirik Musika Eskolako buruak emandako ebazpena, aurrekontuko aldaketa hori eskatzen baitu.

Hau erabaki da:

Lehena._Kreditu transferentziarako aipatu espedientea (24/2003 espedientea) onestea, Musika Eskolako langileen gastuak erregularizatzeko. Horren zenbatekoa 15.400 euro da.

Bigarrena._Erabakia idazkaritza orokorrean ikusgai jartzea, 15 egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena._Erabaki hau igortzea Musika Eskolako buruari, Kontu-hartzailetzara eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2004ko martxoaren 13an._Alkatea, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0404253