50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TAFALLA

E D I K T U A

Udalak 2004ko otsailaren 24an egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, erabaki hau hartu zen:

Ikusirik Udaleko kontu hartzaileak honen gainean luzatu duen txostena: "Kreditu bereziaren transferentzia egiteko espedientea, Kultur Patronatuak langilerian egindako gastuak erregularizatzeko". (2003/23 espedientea).

Ikusirik Kultura Patronatuko buruak eman ebazpena, non aurrekontuan aldaketa hori egiteko eskatzen baita.

Lehenbizikoa._Onestea delako "Kreditu bereziaren transferentzia egiteko espedientea, Kultur Patronatuak langilerian egindako gastuak erregularizatzeko. (23/2003 espedientea), 2.400 euro egiten baitu.

Bigarrena._Erabakia idazkaritza orokorrean ikusgai edukitzea, 15 egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena._Erabaki hau igortzea Kultura Patronatuko buruari, Kontu Hartzailetzara eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2004ko martxoaren 3an._Alkatea, María Teresa Mañu Echaide. Idazkaria, Amanda Acedo Suberbiola.

Iragarkiaren kodea: L0404255