50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TAFALLA

E D I K T U A

Udalak 2004ko otsailaren 24an egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze, erabaki hau hartu zen:

Ikusirik Udaleko kontu hartzaileak honen gainean luzatu duen txostena: "Udaleko gastu arruntaren kontusail ezberdinen arteko kreditu transferentzia egiteko espedientea, kontuak itxi aitzin erregularizatzeko" (22/2003 espedientea), erabaki da:

Lehenbizikoa._Onestea Udaleko gastu arruntaren kontusail ezberdinen arteko kreditu transferentzia egiteko aipatu espedientea, kontuak itxi aitzin erregularizatzeko (22/2003 espedientea), 73.500 euro egiten baitu.

Bigarrena._Erabakia idazkaritza orokorrean ikusgai edukitzea, 15 egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena._Erabaki hau igortzea kontu-hartzailetzara eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2004ko martxoaren 3an._Alkate andrea, María Teresa Mañú Echaide. Idazkaria, Amanda Acedo Suberbiola.

Iragarkiaren kodea: L0404259