50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

90/2004 FORU AGINDUA, apirilaren 7koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentrorako hainbat lanpostu zerbitzu eginkizunetan eta merezimendu lehiaketa publiko bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Ekainaren 3ko 115/2002 Foru Dekretuaren bidez helduak euskalduntzeko ikastegiak eta Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa antolatu ziren. Foru dekretu horren 3. artikuluko 2. puntuaren arabera, Hezkuntza Departamentuaren mendeko Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren (EIBZ) xedeak honako hauek dira: irakasleen hizkuntza maila hobetzeko jarduerak antolatzea, Nafarroako Gobernuko Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko deialdiak antolatzea, euskararen gaurkotzearen eta gramatika erabileren gainean aholkua ematea ikastetxeei eta euskara irakasteko eskura dauden ikasbaliabideak kudeatzea. Era berean, 5. artikuluan zehaztu zen Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren egiturak hiru arlo berariazko izanen zituela: Prestakuntza Arloa, Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren Arloa, eta Informazioaren eta Baliabideen Arloa.

Ekainaren 3ko 115/2002 Foru Dekretu horren zazpigarren artikuluan, orobat, xedatzen da Baliabide Zentroan arituko diren langileak merezimendu lehiaketa publiko bidez hautatuko direla eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari atxikitako funtzionarioek eta lan-kontratudun finkoek parte hartzen ahalko dutela hartan.

Euskara Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman dio Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentrorako hainbat lanpostu zerbitzu eginkizunetan eta merezimendu lehiaketa publiko bidez betetzeko deialdiari.

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2.c) eta d) artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentrorako (EIBZ) hainbat lanpostu zerbitzu eginkizunetan eta merezimendu lehiaketa publiko bidez betetzeko deialdia onestea. Oinarriak Foru Agindu honi erantsi zaizkio.

2. Foru agindu hau, deialdiaren oinarriak eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru agindu hau, deialdiko oinarriak eta eranskinak bidaltzea Euskara Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Euskararen Didaktikaren Atalera, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren zuzendaritzara, Administrazio Unitatera, Glotodidaktika Bulegora, Helduak Euskalduntzeko Bulegora, Itzulpen Unitatera eta Euskara Sustatzeko Unitatera, ondorio egokiak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko apirilaren 7an._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehena._Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentrorako hainbat lanpostu, zerbitzu eginkizunetan eta merezimendu lehiaketa publiko bidez betetzea. Lanpostu horiek I. Eranskinekoak dira. Nafarroako Foru Komunitate osoan arituko dira.

Bigarrena._Betebeharrak.

1. Deialdi honetan parte har dezakete, nork bere mailan, Hezkuntza Departamentuko lan-kontratudun finkoek eta funtzionarioek (Maisu-maistren Kidegoko irakasleak, Bigarren Hezkuntzako Kidegoko irakasleak, Hizkuntza Eskola Ofizialeko Kidegoko irakasleak eta Lanbide Heziketa Kidegoko irakasle teknikoak), betiere lanean ari badira edo zerbitzu berezietan badaude eta Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) edo legez homologatutako beste agiri bat edo agiri baliokideren bat badute.

2. Deialdi honetan ez dute parte hartzerik izanen praktikatako funtzionarioek eta bestelako administrazio publiko eskudunen mendeko funtzionarioek, Nafarroako Foru Komunitatean aldi baterako zerbitzuetan (zerbitzu eginkizunetan, zerbitzu berezietan edo antzeko egoeretan) badaude ere.

Hirugarrena._Eskabideak.

1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten irakasleek eskabidea (II. eranskineko ereduaren araberakoa) aurkeztuko dute. Eskabidearekin batera dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

1.1. Zerbitzu orria, eskabideak aurkezteko azken lanegunean ziurtatua eta itxia. Giza Baliabideen Zerbitzuak zerbitzu orriak ofizioz eginen ditu.

1.2. Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) edo ofizialki homologaturiko beste agiri baten fotokopia konpultsatua.

1.3. Alegatzen diren berariazko merezimenduen egiaztagirien fotokopia konpultsatuak, deialdi honetako III. eranskineko baremoaren arabera.

1.4. Aurkeztutako dokumentazioaren zerrenda zenbakitua, datatua eta sinatua, deialdi honetako III. eranskineko baremoan agertzen den hurrenkeran.

2. Deialdi honetan eskatzen diren betebehar guztiak eta lehiatzaileek alegaturiko merezimenduak beterik edo onarturik beharko dute izan eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, baita lan proiektua egina ere. Bazterturik geldituko dira deialdiko epearen barnean eta formaz lan proiekturik aurkezten ez duten izangaiak.

3. Eskabideetan ez dira kontuan hartuko alegatu gabeko merezimenduak, ezta agiri bidez egiaztatu ez direnak ere, baremoan xedatutakoaren arabera. Ezta deialdi honetako laugarren eta bosgarren oinarrietan ezarritako epea ez den batean egiaztatzen direnak ere.

4. Lehiatzaile bakoitzak gehienez ere bi lanpostu desberdin eska ditzake. Lanpostuak deialdi honetako I. eranskinekoak dira.

Laugarrena._Eskabideen aurkezpena.

1. Deialdi honetako lanpostuak eskatzeko eskabideak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Santo Domingo aldapa, z.g., 31001 Iruña) eta Departamentu horretako Giza Baliabideen Zerbitzura zuzenduko dira. Era berean, eskabideak aurkez daitezke Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurrez ikusitako egoitzetan. Eskatzaileek eskabidea posta bulegoren batean aurkeztea erabakitzen badute, eskabidea gutunazal irekian aurkeztu beharko dute, ziurtatu aurretik postako funtzionarioak data eta zigilua jar diezazkion.

2. Eskabideak, egiaztagiriak eta lan proiektua aurkezteko hogei egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bosgarrena._Tramitazioa.

1. Eskabideak ez baditu Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 70. artikuluko datuak biltzen, hamar eguneko epean nahitaezko agiriak ekarri behar dituela esanen zaio eskatzaileari. Ez balu hala eginen, usteko da ez duela aurrera egiteko asmorik prozeduran.

2. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Argibide eta Agiri Bulegoan jarriko jendaurrean. Zerrenda hori jendaurrean jarriko da eskabideak aurkezteko azken lanegunaren ondoko bost laneguneko epean.

3. Interesatuek behin-behineko zerrenda horren kontra erreklamazioak egin ditzakete, zerrenda jendaurrean jarri eta biharamunetik hasita bost laneguneko epean eta, hala behar denean, egin ahal izan dituzten akatsak zuzen ditzakete. Erreklamazioak eta egin ahal izan dituzten akatsak zuzentzeko dokumentazioa Giza Baliabideen Zerbitzura igorriko da.

4. Aipatu epe hori iraganik, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Argibide eta Agiri Bulegoan jendaurrean jarriko.

Seigarrena._Hautapen Batzordea.

1. Hautapen Batzorde batek izangaiek aurkeztutako proiektuak eta merezimenduak balioetsiko ditu, deialdi honetako III. eranskineko baremoaren arabera. Batzorde horren kide izanen dira:

_Batzordeburua: Euskara Zerbitzuko zuzendaria edo bere ordez arituko dena.

Batzordekideak:

_Euskararen Didaktikaren atalburua.

_Glotodidaktika bulegoburua.

_Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko zuzendaria.

2. Ordezkoak izanen dira, hizpideaz eta botoaz, betiere arrazoi justifikatua dela kausa, hurrenkera honetan:

_Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko ikuskatzaile bat, Zerbitzu horretako zuzendariak izendatua.

_Helduak Euskalduntzeko bulegoburua.

_Itzulpen unitateburua.

_Euskara Sustatzeko unitateburua.

3. Irakasleen Batzordeko kide bat Hautapen Batzordeko kide izanen da.

4. Batzordean parte har dezakete, batzordekideek hala egitea egokitzat joz gero, lehiaketaren xede diren irakasgaietako aholkulariek eta espezialistek. Hizpidea izanen dute, baina botorik ez.

5. Hautapen Batzordeko kideek konpentsazioak jasoko dituzte irakasleak hautatzeko epaimahaietan parte hartzeagatik.

Zazpigarrena._Hautapen prozesua.

1. Izangaiek lan proiektu bat aurkeztu beharko dute, III. eranskineko atalen arabera prestatua.

2. Eskatzaile eta eskatutako lanpostu bakoitzeko proiektu bat aurkeztu beharko da. Proiektuak gehienez ere 25 orrialde izanen ditu. Honako hauek dira ezaugarriak: DIN A4 formatuko orriak, 12 letra tamainan idatziak, lerroen arteko tartea 1,5ekoa eta karaktere konprimiturik gabea. Orriak behar bezala zenbakituko dira. Proiektua euskaraz aurkeztu beharko da.

3. Proiektuaren defentsa ahoz eta euskaraz eginen da Hautapen Batzordearen aurrean. Batzordekideek proiektuko ekarpenen gaineko galderak egin ditzakete, hala nahi izanez gero. Horretarako 60 minutu izanen dituzte. 60 minutu horietako 15 minutu Hautapen Batzordearen galderei erantzuteko erabiliko dira. Proiektuaren defentsa egiteko baliabide osagarriak erabili nahi izanez gero, izangaiek berek ekarri beharko dituzte. Erabili nahi diren baliabideak muntatu eta kudeatu beharko dira proiektuaren defentsa egiteko emandako denboraren barnean.

4. Proiektuan lortutako puntuazioa batzordekideek emandakoen batez besteko aritmetikoa izanen da. Batzordekideek emandako puntuazioen artean 7 puntutik gorako aldea badago, kalifikaziorik handiena eta txikiena kenduko dira eta gainerako puntuazioen batez besteko aritmetikoarekin aterako da behin betiko kalifikazioa, betiere puntuazio horiek gutxienez hiru badira.

5. Proiektuak 20 puntu balioko du, gehienez. Bazterturik geratuko dira gutxienez 10 puntu ateratzen ez dituztenak.

6. Proiektuaren defentsa egiteko egun-orduak Argibide eta Agiri Bulegoan jendaurrean jarriko den iragarkian agertuko dira. Hurrengo deialdiko iragarkiak proiektuaren defentsa egiten den leku berean jarriko dira jendaurrean.

Goizeko edo arratsaldeko defentsa-multzo bakoitzeko izangaiek, zein defentsa-multzotarako hartu duten deia, haren multzoko lehen ordua hasi baino hamabost minutu lehenago egon beharko dute bertan. Ez badute hala egiten, proiektuaren defentsa egiteko eskubidea galduko dute, ez bada agiri bidez frogatutako ezinbesteko arrazoiren bat tarteko.

7. Hautapen Batzordeak proiektua gainditzen duten izangaien merezimenduak puntuatuko ditu, deialdi honetako III. eranskineko baremoan xedatutakoaren arabera.

8. Proiektuan eta proiektuaren defentsan lortutako puntuazioa merezimenduen balioespenean lortutakoari gehituko zaio, izangai bakoitzak lanpostu bakoitzean lortu duen puntuazio osoa ateratzeko. Azken puntuazioan bi eskatzaileren edo gehiagoren artean berdinketarik gertatuz gero, proiektuan puntuaziorik handiena atera duen eskatzaileari esleituko zaio lanpostua. Berdinketak bere horretan badirau, merezimenduen baremoan lortutako puntuazioen arabera ebatziko da. Horretarako, III. eranskineko atalen hurrenkerari jarraituko zaio.

9. Izen bereko lanpostu bat baino gehiago dagoen arloetan, izangaiek atera duten puntuazioaren arabera esleituko dira lanpostuak.

10. Hezkuntza Departamentuko Giza Balaibideen Zerbitzuko zuzendariak deialdiko emaitzen behin-behineko ebazpena emanen du eta hautapen prozesuko emaitzak Argibide eta Agiri Bulegoan jarriko ditu jendaurrean.

11. Eskatzaileek, behin-behineko ebazpena jendaurrean jarri eta biharamunetik hasita hamar egun naturaleko epean, uko egin diezaiokete lanpostuari edo erreklamazioak aurkez ditzakete. Era berean, izangairen batek bi lanpostu lortu baditu, aipatu epean adierazi beharko du zein lanpostu hartu nahi duen. Ez badu halakorik egiten, puntuaziorik handieneko lanpostua esleituko zaio.

12. Lanpostuari uko egiteko edo erreklamazioak egiteko epea iraganik eta haiek ebatzirik, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak behin betiko ebazpena onetsiko du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Zortzigarrena._Lanpostuaren jabetza hartzea eta zerbitzu eginkizunaldiak berritzea.

Merezimendu lehiaketa honen xede diren lanpostuak zerbitzu eginkizunetan hartuko dira 2004ko irailaren 1ean. Zerbitzu eginkizunaldi horiek hasiera batean urtebetekoak izanen dira. Zerbitzu eginkizunaldi hori bukaturik, hiru urteko bi alditarako berritzen ahalko dira.

Zerbitzu eginkizunaldi horiek berritzeko, lanpostuen hartzaileen jarduna ebaluatu eta Euskara Zerbitzuak hala proposaturik, aldeko txostena beharko da.

Bederatzigarrena._Eginkizunak.

Lanpostua Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan esleitu zaienek eginkizunak Prestakuntza Arloan, Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren Arloan, eta Informazioaren eta Baliabideen Arloan beteko dituzte.

Langileak arlo jakin bati atxikiko bazaizkio ere, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan arituko direnek lana Zentro horretako beste arlo batzuetan egin dezakete, oso-osorik edo parte batean, Baliabide Zentroaren Urteko Lan Planaren arabera.

Hamargarrena._Antolaketa.

III. eranskinaren arabera, lan proiektuko A) atalean bildu beharko diren eginkizun orokorrak, hots, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak garatzen dituenak, honako hauek dira:

a) Hizkuntza gaurkotzeko eta hobetzeko ikastaroak antolatzea eta euskaraz irakasten duten irakasleei ematea.

b) Berariazko ikastaroak antolatzea eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako Euskal Hizkuntza eta Literatura arloko irakasleei ematea.

c) Euskal Hizkuntza eta Literatura arloko curriculuma garatzeko proposamenak prestatzea.

d) Nafarroako Gobernuko Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko deialdiak antolatzeari dagokionez, EGAren Batzorde Ofizialak eta Hezkuntza Departamentuko Euskara Zerbitzuak zentroaren esku uzten dituen eginkizunak bere gain hartzea.

e) Euskararen egungo gramatika eta estilo erabilerak hedatzea, eta hezkuntza terminologiari eta ikastetxeen beharrei egokitzea.

f) Ikastetxeetan erabili ohi diren idazki ereduak biltzea, gainbegiratzea, idaztea eta itzultzea, hezkuntza elkartearen eskura jartzeko, eta ikastetxeei eta irakasleei testuak prestatu eta itzultzeko lanetan aholkua ematea, euskara idatziaren maila hobetzeko.

g) Euskarazko irakaskuntzarekin zerikusia duen fondo dokumental, bibliografiko eta teknologia berriei buruzkoa sortzea, eguneratzea eta kudeatzea, gero irakasleek erabil dezaten.

h) Euskarazko irakaskuntzaren gaineko esperientziak eta ikerketak sustatzea.

i) Euskarazko hizkuntza baliabideak hartu, hedatu eta erabili nahi dituzten ikastetxeekin lankidetza hitzarmenak bultzatzea.

j) Zentroaren eginkizunak egoki betetzearren, agintzen zaion eginkizun oro.

Hamaikagarrena._Lanaren garapena.

III. eranskinaren arabera, lan proiektuko B) atalean bilduko diren eginkizun orokorrak, hots, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak bere arloetan garatuko dituenak, honako hauek dira:

Prestakuntza Arloan:

_Euskaraz irakasten duten irakasleen euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko ikastaro trinkoak eta estentsiboak antolatzea eta ematea.

_Berariazko ikastaroak antolatzea eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako Euskal Hizkuntza eta Literatura arloko irakasleei ematea.

_Prestakuntza ikastaroak diseinatzea eta ematea, eta ikastaro berrien proposamena egitea, arloaren eskumenen esparruan.

_Ikasmaterialak sortzea eta biltzea, arloko curriculuma garatu eta betearazteko.

_Ikasmaterialak eta hizkuntza testuak sortzea, irakasleen euskara maila eguneratzeko eta hobetzeko, edo ikastetxeetan erabiltzeko.

_Hezkuntza Departamentuak agintzen dion eginkizun oro egitea.

Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren Arloan:

_Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriko (EGA) probak antolatzea, hala nola: EGA azterketetan erabiliko diren probak prestatzea, EGA azterketako organo ofizialetan parte hartzea, etab.

_EGA agiria eskuratzeko azterketen agiri fondoa sortzea.

_Informazioa biltzea arlo hauetan: hizkuntz arauen eguneratzea, estilo arauak eta oinarrizko hezkuntza terminologia.

_Euskararen egungo gramatika eta estilo erabilerak hedatzea, eta hezkuntza terminologiari eta ikastetxeen beharrei egokitzea.

_Ikastetxeetan erabilitako idazki ereduak biltzea eta gainbegiratzea, eta eredu berriak sortzea, hezkuntza elkarteko kideen eskura jartzeko.

_Euskararen gaineko kontsulta zerbitzua eskaintzea ikastetxeetako irakasleei eta administrazio arloko langileei.

_Irakasleei aholkua ematea euskarazko ikasmaterialak sortzen ari direnean. Aholkua bi esparruotan emanen da: hizkuntz zuzenketa eta hezkuntza terminologia zuzen erabiltzea.

_Hezkuntza Departamentuak agintzen dion eginkizun oro egitea.

Informazioaren eta Baliabideen Arloan:

_Euskararen irakaskuntzari lotutako fondo dokumentala, bibliografikoa eta teknologia berrien gainekoa sortzea, zaintzea, sailkatzea eta eguneratzea.

_Harremanak izatea aurreko eginkizuna duten beste entitate edo zerbitzu batzuekin.

_Arduratzea Baliabide Zentroko informatikako ekipoen eta ikus-entzunezko ekipoen koordinazioaz eta mantentze-lanez, informatika sareaz, gorabeherak konpontzeko laguntza teknikoaz, instalatutako ekipoetako material informatikoaren eta ikus-entzunezkoen erabilera zuzenaz eta Autoikaskuntza gelaren erabileraren koordinazioaz.

_Baliabide Zentroaren web-orrialdea sortzea eta eguneratzea.

_Baliabide Zentroak eskainitako on-line ikastaroen inguruko foroen eta berri-taldeen ardura teknikoa izatea.

_Informatika aplikazioak diseinatzea eta garatzea.

_Hezkuntza Departamentuak agintzen dion eginkizun oro egitea.

Hamabigarrena._Lanaldia.

I. eranskineko lanpostuak lortzen dituztenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileek oro har duten lanaldia izanen dute, betiere bete behar dituzten eginkizunen ezaugarrien arabera.

Astean hogeita hamar orduz aritu beharko dute Baliabide Zentroan berean, lanpostuari zuzenean dedikatuta. Lanaldia goizekoa eta arra- tsaldekoa izaten ahal da. Ordutegiko gainerako orduak, hots, ezarritako lanaldi orokorra osatu artekoak, jarduerak prestatzeko eta Zentroko irakasleak profesionalki prestatzeko erabiliko dira. Nolanahi ere, langile horiek beharturik daude hautapen batzorde eta epaimahaietan edo antzeko jardueretan parte hartzera, horretarako agindua ematen zaienean.

Hamahirugarrena._Ordainsariak.

Deialdiko lanpostuak betetzeko hautatu diren funtzionarioek edo lan-kontratudun finkoek beren mailari dagozkien oinarrizko ordainsariak eta irakaskuntzako berariazko osagarria hartuko dituzte.

Hamalaugarrena._Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien eta hura aplikatzearen ondorioz emandako egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Gobernuan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo errekurritutako egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Lanpostuak

Prestakuntza Arloa:

Prestakuntzako 3 lanpostu.

Hizkuntz Egiaztapen eta Zuzenketaren Arloa:

Hizkuntz egiaztapeneko eta zuzenketako 3 lanpostu.

Informazioaren eta Baliabideen Arloa:

Dokumentaziorako eta ikasmaterialetarako lanpostu bat.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietarako lanpostu bat.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan hainbat lanpostu zerbitzu eginkizunetan eta merezimendu lehiaketa publiko bidez betetzeko deialdian parte hartzekoa.

1._Identifikazio datuak.

Deiturak:

Izena: .................................. Nortasun-agiria:

2._Helbidea (jakinarazpenetarako).

Helbidea:

Posta kodea: ............................. Herria:

Probintzia: ............................. Etxeko telefonoa:

Posta elektronikoa:

3._Lanbidearen datuak.

Lanpostua:

f Maisu-maistra

f Hizkuntza Eskolako irakaslea

f Lan-kontratudun finkoa

f Bigarren Hezkuntzako irakaslea

f Lanb. Hezik.-ko irakasle teknikoa

Espezialitatea:

Destinoa:

f Behin-behinekoa

f Behin betikoa

Herria:

Ikastetxea:

Eskatzen du hurrengo lanpostu baterako/lanpostuetarako deialdian onartua izatea:

f Prestakuntza

f Hizkuntz egiaztapena eta zuzenketa

f Dokumentazioa eta ikasmaterialak

f Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak

Gehienez ere bi lanpostu desberdinetan lehia daiteke.

......................, 2004ko .....................aren ........(a)

(Sinadura)

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUKO GIZA BALIABIDEEN ZUZENDARI JAUNA.

III. ERANSKINA

Merezimenduen baremoaren, eta proiektuaren puntuazioa

1._Merezimenduen baremoa.

1.1. Irakaslana: 10 puntu, gehienez ere.

1.1.1. Euskarazko edo euskararen irakaskuntzan funtzionario edo lan-kontratudun finko moduan egindako urte bakoitzeko: puntu bat. Azpiatal honetan urteko zatikiak hilabete osoko 0,0833 puntu konputatuko dira.

1.1.2. Beste esparru bateko irakaskuntzan funtzionario edo lan-kontratudun finko moduan egindako urte bakoitzeko: 0,5 puntu. Azpiatal honetan urteko zatikiak hilabete osoko 0,0416 puntu konputatuko dira.

1.1.3. Euskarazko edo euskararen irakaskuntzan aldi baterako langile moduan egindako urte bakoitzeko: 0,5 puntu. Azpiatal honetan urteko zatikiak hilabete osoko 0,0416 puntu konputatuko dira.

1.1.4. Beste esparru bateko irakaskuntzan aldi baterako langile moduan egindako urte bakoitzeko: 0,25 puntu. Azpiatal honetan urteko zatikiak hilabete osoko 0,0208 puntu konputatuko dira.

1.2._Berariazko merezimenduak. 10 puntu, gehienez ere.

1.2.1. Prestakuntza jarduerak, honako hauek antolatuak: administrazio publikoak, unibertsitateak eta administrazio publikoekin lankidetza hitzarmenak sinaturik dituzten euskarazko edo euskararen irakakuntzarekin zerikusia duten erakunde eskudunak.

a) Lanpostuarekin zerikusi zuzena duten ikastaroetara, mintegietara, lan taldeetara eta prestakuntza proiektuetara joateagatik: 0,05 puntu 10 ordu egiaztatuko. Gehienez ere, 2,5 puntu.

Azpiatal honen ondorioetarako, ikastaro guztietako orduak batuko dira eta ez dira hamarretik beherako orduak puntuatuko.

Egiaztagiriak: egiaztagiriaren kopia konpultsatua. Ez dira balioetsiko berariaz ordu kopururik egiaztatzen ez dutenak.

b) a) atalean aipatutako prestakuntza ikastaroetan edo jardueretan zuzendari, koordinatzaile, hizlari, irakasle edo tutore moduan parte hartzeagatik: 0,01 puntu egiaztatutako ordu bakoitzeko. Gehienez ere, 2,5 puntu.

Egiaztagiriak: egiaztagiriaren kopia konpultsatua. Ez dira balioetsiko berariaz ordu kopururik egiaztatzen ez dutenak.

1.2.2. Ikerketa.

Euskarazko edo euskararen irakaskuntzarekin zerikusi zuzena duten ikerketa jarduerengatik: gehienez ere 2 puntu.

a) Argitalpenak: argitalpen bakoitzeko 0,5 puntu arte.

Egiaztagiriak: behar den argitalpenaren jatorrizko alea. Ondorio horietarako soilik balioetsiko dira ISBN, ISSN edo Lege Gordailua duten argitalpenak.

b) Biltzarretan, simposiumetan edo jardunaldietan aurkeztutako ponentziak, komunikazioak edo panelak: jarduera bakoitzeko 0,25 puntu arte.

Egiaztagiriak: ponentziaren jatorrizko alea eta Biltzarreko aktak edo parte-hartze ziurtagiria.

1.2.3. Hizkuntzak jakitea.

Frantsesa, ingelesa, alemana edo Europako beste hizkuntza ofizial batzuk merezimendu kualifikatu modura balioetsiko dira. Hizkuntza bakoitzeko puntu bat arte emanen da. Gehienez ere, 2 puntu.

Hizkuntza horien jakintza egiaztatuko da hizkuntza eskola ofizial batek emandako Gaitasun Ziurtagiriaren bidez edo onartutako titulazio baliokide baten bidez. Hizkuntza bakoitzeko Goi Zikloko Gaitasun Ziurtagiri bakoitzeko puntu bat emanen da eta Oinarrizko Zikloko Gaitasun Ziurtagiri bakoitzeko 0,5 puntu. Ez dira tarteko mailak balioetsiko.

1.2.4. Beste titulu batzuk.

Atal honetan soilik balioetsiko dira behar den kidegoan sartzeko betebehar modura alegatu ez diren tituluak. Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren edo diplomaturaren, edo merezimendu modura aurkeztutakoen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.

_Diplomatura, Ingeniaritza Tekniko edo Arkitektura Tekniko bakoitzeko edo legez baliozkotzat jotako titulu bakoitzeko: 0,5 puntu.

_Lizentziaturetako, ingeniaritzetako edo arkitekturetako bigarren zikloko ikasketengatik edo legez baliozkotzat jotakoengatik: 0,5 puntu.

_A mailako irakasle kidegoetako funtzionarioei ez zaizkie inola ere balioetsiko izangaiak lehen titulu modura aurkeztutako lizentziatu, arkitekto edo ingeniari titulua eskuratzeko gainditu behar izan dituen lehen zikloko, bigarren zikloko edo, hala behar bada, ikasketa osagarrietako ikasketak.

_Lizentziatura, Ingeniaritza edo Arkitektura titulu bakoitzeko edo legez baliozkotzat jotako titulu bakoitzeko: puntu bat. Atal honetan ez zaizkie inola ere balioetsiko alegatutako tituluak, baldin eta ikasketa horien bidez lortu badira titulu horiek.

2._Proiektua. 20 puntu, gehienez ere.

Lan proiektua plan arrazoitu bat izanen da, eskuratu nahi den lanpostuari dagozkion eginkizunak bilduko dituena. Proiektu horretan, gutxienez, atal hauek sartuko dira:

a) Azterketa pertsonala: Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren eginkizunen eta antolaketaren, eta haren arloetan esku hartzeko moduen gainean. Atal honetan 5 puntu emanen dira gehienez.

b) Jarduteko plan pertsonalizatua: eskuratu nahi den lanpostutik eta arlotik abiaturik. Atal honek luzeena izan beharko luke. Atal honetan 13 puntu emanen dira gehienez.

c) Zer material bibliografiko eta bestelako material proposatzen den lortu nahi diren lanpostuko eta arloko eginkizunak betetzeko. Atal honetan 2 puntu emanen dira gehienez.

Iragarkiaren kodea: F0405809