50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

UTERGA

Utergan lurzati bat saltzeko lizitazioa

Utergako Udalak 2004-04-06ko osoko bilkuran hala erabakita, iragartzen da herri honetako La Urbanización kalean dagoen 181. lurzatia enkante bidez salduko dela. Hona hemen zehaztasunak:

Esleipena egiten duen entitatea: Utergako Udalaren osoko bilkura.

Kontratuaren xedea._Saltzea 181. lurzatia, 5.658 metro karratu dituena, Utergako La Urbanización kaleko 1ean (D) kokatua dagoena, UO-9 unitatearen barrenean, hiri lurzoru antolatua kategorian sailkaturik.

Esleitzeko bidea: ahozko posturen bidezko enkantea, legearen araberako sesteoarekin.

Hasierako prezioa eta gora jotzekoak._Hasierako prezioa 528.181,50 euro da, BEZik gabe, eta gora jota bakarrik hobetzen ahalko da. Gora jotzeko postura bost mila euro izanen da.

Behin-behineko bermea._Hasierako prezioaren % 2.

Behin-behineko bermea ezartzeko epea: bermea ezarri beharko da lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaleko epearen barrenean. Hortik aitzinera ez da bermea ezartzerik onartuko.

Enkantean parte hartzeko baldintzak: gaitasun-aitorpena aurkeztu beharko da, klausulen pleguan aipatzen den ereduaren araberakoa, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaleko epearen barrenean, bermea ezarri dela egiaztatzen duen agiriarekin batera.

Pleguak jendaurrean._Aztergai egonen da, egun baliodunetan, Utergako Udaletxean eta Info-Localen, Tel.: 012.

Enkantea non eta noiz egin._Enkantea eginen da bermeak ezartzeko epea amaitu ondoko laugarren egun baliodunean, 12:00etan, Udaletxean, Utergako Kale Nagusiko 1ean.

Iragarkien gastuak._Esleipen-hartzailearen kontura izanen dira.

Utergan, 2004ko apirilaren 7an._Alkate udalburua, Pedro María Nagore Lanas.

Iragarkiaren kodea: L0405746