50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

A R T A X O A

E D I K T U A

Udalak, 2004ko martxoaren 26an, erabaki du Artaxoako herritarren artean zuzenean ematea errentan herrilurretako La Sierra eta Prado Redondo bazkalekuetako larreak, behin betiko esleipena egiten denetik hasi eta 2004ko irailaren 30a bitartean.

Udalaren Nekazaritza Batzordeak finkatu du zenbatekoa den abere-zama eta larreen egiazko balioa, zeina baita 1.353,04 euro urtean eta abeltegia errentan hartzea 1.465,24 euro urtean.

Agiriak aurkezteko epea: 15 egun, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzen denetik.

Aurkeztu beharreko agiriak: Udalaren iragarki oholeko ediktuan aipatzen direnak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2004ko apirilaren 2an._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0405692