50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ORBAITZETA

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (304/2001 Foru Dekretuaren bidez aldatua) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Pedro Maisterra Ibañez. Jarduera: zakurtegia jartzea. Tokia: 2. poligonoko 780. lurzatia. (Lauzaran).

Orbaitzetan, 2004ko martxoaren 5ean._Alkatea, Alberto Erdozain Goikoa.

Iragarkiaren kodea: L0404346