50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

305/2004 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Berariazko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko eta kirol irakaskuntzako heldutasuneko probak egiteko deialdiari buruz Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emandako 220/2004 Ebazpena aldatzen duena.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emandako 220/2004 Ebazpenean ikusi diren akatsak zuzentzearren, bidezkoa da aipatu ebazpena aldatzea.

Horrenbestez, Hezkuntza kontseilariak uztailaren 16ko 356/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra._Honako hau aldatzea:

I. atala._Izena ematea, 3. puntua.

Honela dioen tokian:

3. Bidezko arrazoiak direla eta, ikasleak ezin izan badu erdi mailako proba egiteko izena eman aurreikusi den epean, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariari eskatu ahalko dio izena eman ahal izatea, eskaera-orri baten bidez; horretan, eskaera ezarrita zegoen epean ez aurkeztearen arrazoiak azalduko dira. Eskaera-orri hori aurkeztu beharko da Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean (Santo Domingoko Aldapa, 8) ikastetxeetan edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 38.4. artikuluan ezarri diren bulegoetako edozeinetan. Maiatzaren 28aren ondoren aurkezturiko eskabide bereziak ez dira onartuko.

Honela esan behar du:

3. Bidezko arrazoiak direla eta, ikasleak ezin izan badu erdi mailako proba egiteko izena eman aurreikusi den epean, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariari eskatu ahalko dio izena eman ahal izatea, eskaera-orri baten bidez; horretan, eskaera ezarrita zegoen epean ez aurkeztearen arrazoiak azalduko dira. Eskaera-orri hori aurkeztu beharko da Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean (Santo Domingoko Aldapa, 8) ikastetxeetan edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 38.4. artikuluan ezarri diren bulegoetako edozeinetan. Ekainaren 9aren ondoren aurkezturiko eskabide bereziak ez dira onartuko.

I. atala._Izena ematea, 15. puntua.

Honela dioen tokian:

15. Inskripzioak jasotzen dituzten ikastetxeek, maiatzaren 14a baino lehen, erdi mailako zikloetarako probetan izena emandako ikasleen zerrenda igorriko dute Lanbide Heziketaren Zerbitzura; goi mailako zikloetan sartzeko izena eman dutenen zerrenda ekainaren 14a baino lehen igorri beharko da, III. eranskineko ereduari egokituta. Era berean, aipatu egunerako igorri beharko dute, goi mailan sartzeko proben berariazko zatitik salbuestea eskatzen duten pertsonen dokumentazio osoa.

Honela esan behar du:

15. Inskripzioak jasotzen dituzten ikastetxeek, ekainaren 7a baino lehen, erdi mailako zikloetarako probetan izena emandako ikasleen zerrenda igorriko dute Lanbide Heziketaren Zerbitzura; goi mailako zikloetan sartzeko izena eman dutenen zerrenda ekainaren 14a baino lehen igorri beharko da, III. eranskineko ereduari egokituta. Era berean, aipatu egunerako igorri beharko dute, goi mailan sartzeko proben berariazko zatitik salbuestea eskatzen duten pertsonen dokumentazio osoa.

VI. atala_Proben edukia eta ebaluazio irizpideak, b) puntua, Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba.

Honela dioen tokian:

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroa 2002/2003 eta 2003/2004 ikasturteetan, Nafarroako Foru Komunitatean, egin duten izangaiak Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak apirilaren 12an emandako 281/2002 Ebazpenean ezarritakoaren arabera baloratuko dira.

Honela esan behar du:

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroa 2002/2003 eta 2003/2004 ikasturteetan, Nafarroako Foru Komunitatean, egin duten izangaiak Hezkuntza zuzendari nagusiak ekainaren 9an emandako 415/2003 Ebazpenean ezarritakoaren arabera baloratuko dira.

Eta VI. eranskina, Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probako Epaimahaiaren ebaluazio akta.

Honela dioen tokian:

Bidezkoa denean dagokion puntuazioa adieraziko da prestakuntza ikastaroko kalifikazioaren arabera, Hezkuntza zuzendari nagusiaren 281/2002 Ebazpenean azaldutakoari jarraikiz.

Honela esan behar du:

Bidezkoa denean dagokion puntuazioa adieraziko da prestakuntza ikastaroko kalifikazioaren arabera, Hezkuntza zuzendari nagusiaren 415/2003 Ebazpenean azaldutakoari jarraikiz.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Bigarrena._Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Lanbide Heziketa Berritu eta Garatzeko Atalera, Guraso eta Ikasleendako Argibide eta Aholku Bulegora eta Informazioa Kudeatzeko Unitate Teknikora.

Iruñean, 2004ko apirilaren 7an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0405946