50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

CASCANTE

Hasierako onespena plantilla organikoari

Cascanteko Udalak, 2004ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen. Hona hemen testu osoa:

a) Hasiera batez onestea 2004ko plantilla organikoa.

b) Onetsitako plantilla jendaurrean jartzea, hasiera batez onetsitako aurrekontuarekin batera, Udaleko idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

c) Jendaurreko epean ez bada erreklamaziorik aurkezten, plantilla behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Argitara ematen da orok jakin dezan, 6/1990 Foru Legeko 233.4 artikuluan eta 251/1993 F.D.ren 16.ean xedatutakoa betetzeko.

Cascante, 2004ko martxoaren 8an._Alkate udalburua, María Angeles Ochoa Gorrindo.

Iragarkiaren kodea: L0404003