50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

MENDIGORRIA

Administrari-laguntzaile lanpostu baterako deialdia

1._Arau orokorrak.

Udal honek administrari laguntzailearen lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia egin du.

Izendatzen den izangaiari lanpostuaren jabetza hartzen duenetik lan-kontratatu finkoaren izaera emanen zaio, Langileen Estatutuari lotua, eta Gizarte Segurantzan afiliatu eta alta emanen zaio. 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan finkatzen den sailkapenean D mailarako ezarritako ordainsaria izanen du.

2._Baldintzak.

2.1. Oposizio honetan parte hartu ahal izateko izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

_Espainiako edo Europako Batasuneko beste edozein estatutako nazionalitatea edukitzea.

_Adinez nagusia izatea.

_Eskola Graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako 1. mailako titulua edo baliokideren bat izatea.

_Zinpeko aitorpena egitea, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik inoiz ez dutela baztertu adieraziz.

_Dagozkion eginkizunak betetzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, osasun agiri bidez behar den moduan egiaztatua.

2.2. Izendatutako izangaiak hamabost egun balioduneko epean aurkeztu beharko ditu deialdian adierazten diren baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak. Horrela eginen ez balu, izendapena baliorik gabe geldituko litzateke, behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kausak salbu.

Izendapena egiten denean lanpostua hutsik ez badago, Udalak haren betearazpena eten eta deialdi hau ondoriorik gabe utzi ahalko du.

3._Eskabideak.

3.1. Oposizioan parte hartu nahi dutenek ondotik zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte Mendigorriko Udalaren erregistro orokorrean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean, eta azken eguneko eguerdiko ordu biak baino lehen. Azken eguna balioduna izan ezean, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da.

_Eskabide-orria deialdiko I. eranskinean argitaraturiko ereduari jarraikiz, eta N.A.N.aren edo baliokidearen fotokopia.

_Deialdian eskatutako tituluak dituela eta baldintzak betetzen dituela adierazten duen zinpeko aitorpena.

3.2. Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

3.3. Izangaiek eskabidearekin batera Udal Diruzaintzan 6 euro ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute, espedientea osatzeagatik eta azterketa eskubideagatik. Agiria ez aurkezteak probetara ezin aurkeztea ekarriko du.

4._Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Alkatetzak izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Udaletxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko. Bazterturiko izangaiek hortik aurrera hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak egiteko eta akatsik egin bada horiek zuzentzeko.

4.2. Erreklamazioen epea amaitutakoan eta behin horiek ebatzi ondoren, halakorik balitz, alkateak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Udaletxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko. Bertan, probak noiz hasiko diren adieraziko da.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahai kalifikatzaileak hurrengo kide titular eta ordezkoak izanen ditu:

Mahaiburua: Jesús María Azcoiti Narvaiz, Mendigorriko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Jerónimo Orzáiz Pagola, Mendigorriko Udaleko lehen alkateordea.

Mahaikidea: María Julia Urroz Fernández, Mendigorriko Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: María Esther Usoz Berasategui, Mendigorriko Udaleko zinegotzia.

Mahaikidea: Toki Administrazioko Departamentuak izendatzen duena.

Ordezkoa: Toki Administrazioko Departamentuak izendatzen duena.

Idazkaria: Consuelo Goñi Desojo, Izarbeibarko Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: Alfonso Gamboa Baztán, Miranda-Argako Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaiak aholkularien laguntza eskatzen ahalko du proben garapenerako, hala nola analisi eta balorazioak egiteko, betiere, erabakiak hartzeko duen esklusibitatea eta probak kalifikatzeko duen erantzukizuna ezertan murriztu gabe.

7._Oposizioaren nondik-norakoak.

7.1. Lehenbiziko proba.

Hiru ariketa izanen ditu, hurrenez hurren:

Lehen ariketa: idatzizko ariketa II. eranskinean azaltzen diren gaiei buruz izanen da. Epaimahaiak ahalmena izanen du gehieneko luzera mugatu, nahiz test moduan edo beste era batean izanen den erabakitzeko, dela osotasunean dela partzialki.

Ariketa honetako gehieneko puntuntuazioa 30 puntukoa izanen da; gutxienekoa, berriz, 15ekoa.

Bigarren ariketa: erabaki, egiaztagiri, ofizio, eskabide-orri, e.a.en gisako agiri ofizial bat edo gehiago egin beharko dira ordenagailuz. Proba hau egiteko denbora 30 minutukoa izanen da gehienez.

Edukiaren eta adierazten diren ideien transkripzioa eta agertzeko ordena, agiriaren itxura, zuzentasun gramatikala eta mekanografikoa eta agiri ofizialaren formatua ere baloratu dira.

Gehieneko puntuazioa 35 puntukoa izanen da; gutxienekoa, berriz, 12,5ekoa.

Hirugarren ariketa: lau erregeletan, interes bakun eta konposatuan oinarritutako problema matematikoak egitea. Ordenagailua erabili ahalko da Excel programarekin.

Gehieneko puntuazioa 25 puntukoa izanen da; gutxienekoa, berriz, 12,5ekoa.

7.2. Bigarren proba.

Elkarrizketa: epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaiei elkarrizketa eginen die. Elkarrizketa egin beharreko lan eta izangaiak oposizioan aurkeztutako informazioaren ingurukoa izanen da. Gehienez ere hamar puntu emanen dira elkarrizketan.

8._Oposizioa gainditu dutenen zerrenda.

8.1. Proba guztien kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak, Udaletxeko iragarki oholean emanen du aditzera izangai guztien kalifikazio-zerrenda, puntuazioak batu eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, handienetik txikienera.

8.2. Gainditutakotzat hartuko dira proba bakar batetik baztertuak izan gabe, guztira 100 puntuko gehieneko puntuazioaren batez bestekoa baino gehiago lortu duten izangai guztiak. Epaimahaiak oposizioa gainditu dutenen zerrenda eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio Udalbatzari, eta proposamen hori loteslea izanen da Udalarentzat, baldin eta administrari laguntzailearen lanpostua hutsik badago.

8.3. Proposatutako izangaiak 2.2. idatz-zatian eskatzen diren agiriak aurkezten ez baditu, gainditutakoen zerrendan hurrena agertzen den izangaiarekin beteko da hutsunea.

8.4. Probak gainditu dituzten izangaiekin zerrenda bat eginen da, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, handienetik txikienera, Udalaren beharren arabera sor daitezkeen aldi baterako lan kontratuak sinatzeko.

Zerrenda horrek 4 urteko iraupena izanen du.

9._Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Mendigorriko Udalak udaleko administrari laguntzaile izendatuko du proposatua izan eta eskatutako agiriak baliozko epean aurkeztu dituen izangaia.

9.2. Izendatutako izangaiak izendapena jakinarazten denetik hogeita hamar egun naturaleko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

10._Identifikazioa eta bestelakoak.

10.1. Izangai guztiek Nortasun Agiri Nazionala edo legez baliokidea den agiria aldean dutela agertu beharko dute probetara. Kopiatzeak edo bestelako iruzurrak egiteak probetatik kanporatua izatea ekarriko du, egintza penalak ezertan galarazi gabe, hala balegokio.

11._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, bere oinarri eta aplikazio egintzen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, edo, aldez aurretik eta hautaz, kontrako egintza tartekatu ahal izanen da, segidan adierazten diren bideetatik:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, oinarriak argitaratu eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, oinarriak argitaratu eta hilabeteko epean.

12._Lanpostua hutsik gelditzen ez bada, Mendigorriko Udalak, osoko bilkuran, noiznahi indargabetu, eten, aldatu, baliogabetu edo deuseztatu ahalko du deialdi honetako prozedura.

Mendigorrian, 2004ko martxoaren 5ean._Alkate udalburua, Jesús María Azcoiti Narvaiz.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: .............., adinez nagusia; N.A.N. zk.: ........; jaioteguna: ..........; jaioterria: ......... (.........); helbidea (herria, kalea, zenbakia): ................................; telefonoa: ............

Honako hau azaltzen dut:

............ko Udaleko administrari-laguntzaile lanpostu bat, Udalak berak zehaztu beharreko lanaldian eta lan araubide finkoan, betetzeko deialdian (.........eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua) eskatzen diren baldintzak betetzen ditudala.

Horrenbestez, aipatu deialdian parte hartzeko interesa dudanez, eskatzen dut lanpostu hori lortzeko hautapen probetan onartua izatea.

.....................(e)n, 2004ko ................aren ...(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Gaiak

1. gaia._Espainiako 1978ko Konstituzioa. Egitura eta edukia. Printzipio orokorrak.

2. gaia._Legea. Kontzeptua eta izaera. Lege-dekretuak. Legegintzako dekretuak. Nazioarteko itunak. Dekretuak.

3. gaia._Erregelamendua: kontzeptu orokorra. Udal ordenantzak eta erregelamenduak.

4. gaia._Udalerria: kontzeptua eta osagaiak. Ezagupen orokorrak.

5. gaia._Toki administrazioa. Udal organoak. Aplikazioa Mendigorriko Udalean.

6. gaia._Administrazio prozedura. Txostenak eta motak. Alegazioak: motak, kasuak eta formak. Interesatuak.

7. gaia._Administrazio prozedura. Amaiera eta kausak. Epeak. Administrazioaren isiltasuna.

8. gaia._Administrazio errekurtsoak eta jurisdikzionalak: ezagupen orokorrak, ezaugarriak, lege-araubidea eta ezberdintasunak.

9. gaia._Administrazio errekurtsoak. Araubide orokorra udalei doakienez. Nafarroako berezitasunak.

10. gaia._Toki Ogasunei buruzko Foru Legea. Udalen baliabideak orokorrean. Tasak.

11. gaia._Jarduera ekonomikoen gaineko zergari buruzko ezagupen orokorrak.

12. gaia._Hirilurren kontribuzioaren araubide bereziaren gaineko ezagupen orokorrak.

13. gaia._Udal aurrekontuak: haien egituraren gaineko ezagupen orokorrak. Gastuen sailkapen ekonomiko eta funtzionala. Onetsi eta aldatzeko bideak.

14. gaia._Katastroa: ezagupen orokorrak.

15. gaia._Jarduera sailkatuak.

Iragarkiaren kodea: L0403845