50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

SAN MARTIN UNX

E D I K T U A

San Martin Unxeko alkateak, gaurko egunarekin, dekretu hau eman du:

Ikusirik Udal honetako alkateordea izendatu beharra dagoela, egiteko guztietan alkatearen ordez ari dadin bera kanpoan edo gaixo dagoenean, edo bere eskurantzak erabiltzeko ezindurik dagoenean, baita alkatetzaren kargua hutsik dagoenean ere, alkate berria karguaz jabetu arte.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuan eta gainerako lege osagarrietan ematen zaizkidan eskurantzak erabiliz,

Ebatzi dut:

1. Esteban Ayerra Reta jauna San Martin Unxeko Udaleko lehen alkateorde izendatzea.

2. Dekretu honen berri ematea interesatuari eta San Martingo Udaleko osoko bilkurari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Dekretu honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahal da egintzaren organo egileari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazten den egunaren ondoko hilabetean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

San Martin Unxen, 2004ko martxoaren 8an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0404579