50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ELGORRIAGA

Onetsirik Udalbatzako kideen lansariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak, beren karguetan aritzeagatik

Udalak, 2004ko otsailaren 27ko osoko bilkuran, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen:

Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 56.1 artikulua, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 75. artikulua, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduko 13. artikuluari dagokiona, guztiak ere toki korporazioetako kideen dedikazioari eta lansariei buruzkoak.

Ikusirik, orobat, apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legea, karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak edo bilkura-sariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema ezartzen duena.

Ikusirik alkateak aurkeztu duen proposamena, beren karguetan aritzeagatik Udalbatzako kideei emateko lansariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak direla-eta.

Gaiaz luze eztabaidatuta eta alkateak bozketa eginarazita, Udalbatzak, aho batez, erabaki du:

Lehena._Dedikazio esklusiboa edo partziala izanen duten Udaleko kideen zerrenda hau onestea: inor ez.

Bigarrena._Alkatetzak bilduko duen zenbatekoa finkatzea, erran nahi baita, 35,00 euro (hogeita hamabortz) osoko bilkura bakoitzera joateagatik eta 30,00 euro (hogeita hamar euro), informazio batzordeen bilera bakoitzera joateagatik. Zenbateko horiei legez dagozkien atxikipenak eginen zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta.

Hirugarrena._Erabateko dedikazio partziala ez duten Udaleko kideek zenbateko hauek jasoko dituzte organo kolegiatuetara joateagatik:

_Osoko bilkuretara joateagatik: 35,00 euro (hogeita hamabortz euro), bakoitzera joateagatik.

_Informazio batzordeen bileretara joateagatik: 30 euro (hogeita hamar euro) bakoitzera joateagatik.

Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga dela-eta.

Laugarrena._Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan ari direla izandako gastuen ordain, betiere gastu horiek behar bezala baimendu badira eta agirien bidez justifikatzen badira; baldintzak eta zenbatekoak, berriz, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileendako urtero ordainsarien alorrean ezartzen direnak izanen dira.

Borzgarrena._Erabaki honek indarra hartuko du eta atzera eragina izanen du, 2004ko urtarrilaren 1etik hona.

Seigarrena._Erabaki honen berri ematea Udalaren Kontu Hartzailetzari eta Toki Administrazioaren Departamentuari, 23/2003 Foru Legeak zehaztutako ondorioak izan ditzan.

Zazpigarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalbatzaren iragarki oholean argitara ematea.

Elgorriagan, 2004ko martxoaren 9an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0404196