50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BETELU

Udalbatzako kideen lansari, bilkura-sari eta kalte-ordainen gaineko erabakiaren aldaketa

Beteluko Udalak 2004ko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, hau onetsi zuten Udalbatzako kide guztiek aho batez:

1. Beteluko Udalak 2003ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran Udalbatzako kideen lansari, bilkura-sari eta kalte-ordainen gainean hartu zuen erabakiaren bostgarren puntua aldatzea eta, hartara, honela uztea:

Bostgarrena._Udalbatzako organo kolegiatuen bilkuretara egiazki joateko, bilkura-sari hau finkatu da, dedikazio esklusiboa edo partziala ez dutenentzat:

_Udalbatzako organo kolegiatu baten bilkura bakoitzera joateagatik: 72,00 euro.

Betiere, Udalbatzako kide bakoitzak gehienez ere organo kolegiatuen hamabi bilkuratara joateagatik jaso ahal izanen du saria.

2. Erabaki hau argitara ematea, aldez aurretik Udaletxeko iragarki oholean paratuta eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 42.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Betelun, 2004ko martxoaren 11n._Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L0404192