50. ALDIZKARIA - 2004ko apirilaren 26a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARAÑAIN

Lagunak Udal Zerbitzuko tarifen aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2003ko azaroaren 27an egin osoko bilkura arruntean, legez ezarritako quorumarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea Lagunak Udal Zerbitzuko tarifen aldaketa.

Hasierako onespen hori 2004ko 7. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 16an, eta Barañaingo Udaleko ediktuen oholean ere paratu zen. Argitalpen horrekin zegokion jendaurreko aldia abiatu zen.

Legez ezarritako jendaurreko epea iragan baita, inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, tarifen aldaketak behin betiko onetsita gelditu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 2ko 10/1995 Foru Legean ezarritako aginduak betetzeko. Hona hemen:

2004KO PREZIO PUBLIKOAK

Frontoiko sarrerak (abonatu gabe) 3,90 euro.

Tenis pista (abonatu gabe) 3,90 euro.

Frontoiko argia (abonatu gabe) 3,90 euro.

Igerileku estaliko sarrera 3,90 euro.

Futboleko sarrera 5 euro.

_Ospakizunetarako sarrerak (urtebetetzeak) (abonatu gabe)

14 urtetik beheiti 0,70 euro.

14 urtetik goiti 2,10 euro.

_Karnetak egitea

Abonatu berriak 1,40 euro.

Errepikatzea 5,20 euro.

_Erroldatuen udako sarrerak

Helduak egunekoa 7,50 euro.

10-17 urte egunekoa 4,60 euro.

2-10 urte egunekoa 3,00 euro.

Jubilatuak egunekoa 3,70 euro.

_Erroldatik kanpokoen udako sarrerak

Helduak egunekoa 11,00 euro.

10-17 urte egunekoa 7,50 euro.

2-10 urte egunekoa 4,50 euro.

Jubilatuak egunekoa 5,50 euro.

_Zaintzaileen abonuak

Hilabetekoa 51,00 euro.

Hamabost egunekoa 26,00 euro.

_Gizarte Ongizateko abonuak

Helduak hilabetekoa 46,00 euro.

10-17 urte hilabetekoa 31,00 euro.

2-10 urte hilabetekoa 7,00 euro.

Jubilatuak hilabetekoa 23,00 euro.

_Kirolari abonua urtebetekoa 55,00 euro.

_Udako abonua, hilabetekoa, helduak.

Erroldatuak 87,00 euro.

Erroldatu gabeak 112,00 euro.

_Udako abonua, hamabost egunekoa, helduak.

Erroldatuak 45,00 euro.

Erroldatu gabeak 59,00 euro.

_Udako abonua, hilabetekoa, 10-17 urte.

Erroldatuak 43,00 euro.

Erroldatu gabeak 57,00 euro.

_Udako abonua, hamabost egunekoa, 10-17 urte.

Erroldatuak 23,00 euro.

Erroldatu gabeak 30,00 euro.

_Udako abonua, hilabetekoa, 2-9 urte.

Erroldatuak 23,00 euro.

Erroldatu gabeak 30,00 euro.

_Udako abonua, hamabost egunekoa, 2-9 urte.

Erroldatuak 14,00 euro.

Erroldatu gabeak 18,00 euro.

Aditzera ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz.

Barañainen, 2004ko otsailaren 25ean._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0403379